XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERGARA- 1930'gna Dagonilla (Aoampucirc;t) - 31'gnetik Iralla (Septembre) - 7'gnera.

EUSKO-IKASKUNTZA REN BOST-CARREN BATZARRA

Bi urtez bein, edo Eusko Ikaskuntzak Sté d Etudes Basques Bidasoa'z andiko ta emendiko euskotar guztiok batzarre aundi batera deitzen gaitu.

Oñati'k eman zion sallari ezin aaztuko asibidea: Gernika, Iruña, Gazteiz jarrai zazkio, lerdenki.

Aurten, tokiz, arri zaar ederrez jantzitako, Bergara'k du aldi; gaiez, Erri-Ertia.

Zer da Erri-Ertia?....

Itz bikoitz orrek zatirik azaldu bearrena Erti du.

Ikus dezagun, bada, zer dan ertia.

Erti (erderaz art arte e. a.).

Eder-ti'z da sortua; ta, orren bestez, orra erdi adirazirik aren mamia.

Olertzale-antzo (en poampecirc;te) esan genezake Erti autsu dala: izadiaren (la nature) edermiñak bizitza ikutua...

Gure bizitoki maitagarri ontan guztia dirudi Jainkoa'ren ala gizonaren edermenak igortzia: laztan oien bidezko ume da ertia.

Irudimenari lokarriak etenik, uste dezakegu are bizigabeak ere edermiñik badutela...

Orra arria, bere burua edertu-bearrez, aitzurdin (marbre) biurtu....

Ezin-igizko bizidunen artean, ertia lore da ta adaburu iori...